Laguntza teknikoa
Laguntza teknikoa
Laguntza teknikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu, arkitekto eta egitura-kalkulatzaile gisa izan dugun prestakuntzaz baliatuz. Zalantzarik gabe, balio erantsi bat ematen dugu proiektuen garapenean. Arkitektura-proiektuen zatiak garatu edo osorik buru ditzakegu.
Laguntza grafikoa
Laguntza grafikoa
Gure infografo profesionalek bezeroei saltzeko nahiz lehiaketetan aurkezteko irudi eta bideo arkitektonikoak sor ditzakete, baita saltzeko planoak editatu eta barrualde nahiz kanpoaldeen irudi hiperrealistak egin ere. Orain arte egin ditugun lan batzuen erakusgarria ikus dezakezu hemen.
IKUSI GALERIAProiektuen Digitalizazioa
Proiektuen Digitalizazioa
Delineazio-lanak egiten ditugu. Besteak beste, lehendik dauden eraikinen planoak jaso ditzakegu, zure ordez bertaratuz eraikina dagoen tokira, edota lehendik dauden eraikinen edo eraikin berrien 3 dimentsioko delineazioa egin. Halaber, paperean dauden proiektu zaharrak digitalizatzen ditugu, tartean planoak, memoriak eta aurrekontuak
Izapideak eta txostenak
Izapideak eta txostenak
Arkitekturaren alorreko proiektuekin zuzeneko zerikusirik ez duten beste aspektu batzuez ere arduratzen gara. Esaterako, txostenak egin eta tekniko batek esku hartzea baldintza duten lizentziak izapidetzen ditugu.