Mugatec | Ezagut Gaitzazu

Nor gara

MUGATEC, eraikuntzarekin eta diseinuarekin erlazionatutako enpresei laguntza ematen dien enpresa.

Helburua: Gure helburua mugarik gabe hazten laguntzea da.

Konpromisoa: Onartzen ditugun enkargu guztiak garaiz entregatzen ditugu, aitzakiarik gabe.

Etika profesionala: Gure eredua azpikontratazioa izanik, etekinen alde lanaren kalitatea kolokan jartzeko arriskua dugu. Horregatik, MUGATEC-en, kide guztiok kooperatibistak gara.



Zer egiten dugu

Outsourcing-a, hau da, arkitektura-zerbitzuen azpikontratazioa.

Beharrezko denean (adibidez, enpresaren batek lan-karga gehiegi duenean edo langileak falta zaizkionean) sostengu gisa erabil daitekeen enpresa satelite gisa egiten dugu lan.

Proiektu osoez, proiektuen zatiez edo zeregin zehatzez arduratzen gara. Horrela, enpresa handitu beharrik gabe egin ahal izango diezu aurre lan askoko aldiei.



Zergatik

Ohartu garenez, merkatuan finkatutako enpresa eta estudioek, hala nola zureak, lan askoko aldiei aurre egin behar izaten diete unean-unean, eta une horiek nekez gaindi daitezke langile talde finko batekin.

Ondorioz, aldi baterako langileak kontratatu behar izaten dira, baita horrek dakartzan eragozpenei aurre egin ere (langileak bilatzea, kontratua izapidetzea, gizarte-segurantza, prestakuntza, lan egiteko moduetara ohitzea...)

Lan askoko aldi horiei modu eroso, erraz eta seguruan aurre egin ahal izan diezaiezuen, gure zerbitzuak eskaintzen ditugu.



Zerbitzu motak

Gure taldekideek askotariko prestakuntzak izan dituztenez, proiektuen aspektu guztiak lantzen ditugu, bai teknikoak eta bai estetikoak ere:

- Oinarrizko proiektuen eta egikaritze-proiektuen idazketa, instalazioen diseinua, egitura txikien kalkulua eta diseinua, 3 dimentsioko infografia eta bideoak, edizio digitala...

Guztiaz arduratu edota lan gehiago zure gain arriskatu gabe hartu nahi duzunean sostengu duzun makulua gara.



Nola funtzionatzen dugu

Enpresa bakoitzaren lan-fluxura egokitzen gara, haien bulego "birtualen" luzapen bilakatuz. Hortaz, zeuk zehazten dituzu gidalerroak eta erritmoak.

Esate baterako, honako hau da bezero batzuekin modu jarraituan lan egiteko dugun modua:


1 - Aurrez aurreko edo telefono bidezko bilera, gauzatu beharreko jarduera azaltzeko. Hartan, lan-karga, epeak eta zerbitzuaren kostua zehazten dira, azpikontratazioa jasangarria eta biontzat onuragarria dela ziurtatuz.



2 - Entrega-epeak, berrikuspen-datak, lan-metodologia, etab. zehazten dira. Lan egiteko oinarri bat dira, baina badakigu epeak aldatu egiten direla normalean; beraz, aldakorrak dira.



3 - Lanean hasten gara. Adostutakoaren arabera, sortzen dugun dokumentazioa aldian-aldian berrikusteko eta zuzentzeko bidaliko dizugu, dena entrega-egunean bidali ordez. Etengabeko harremana izango dugu telefono, posta elektroniko edo bileren bidez, hala behar izanez gero.
*Kasu berezietan, zuen bulegora bertara gaitezke, lanegun zehatzetan hala behar baduzue .



4 - Azkeneko entrega eta enkarguaren amaiera.

5 - Zerbitzu ondokoa. Proiektuak bezero edo administrazioei entregatu ondoren, zuzenketa edo aldaketak izaten direla ulertzen dugu. Aldaketa horiek egiteko, denbora gehigarria hartzen dugu kontuan aurrez.



Eraginkorrak gara

Bizkor egokitzen gara lan egiteko modu ezberdinetara, aurkezpenen estetikara eta bestelako faktoreetara. Horrela, zuen estudioarentzako euskarri bihurtzen gara, kostu jarraiturik gabe une zehatz batean hazteko aukera izan dezazuen.

Gure helburu nagusia epe luzerako harreman bat sortzea da, bi alderdiek etekina atera dezaten: batetik, lan-iturri bat lortuko dugu guk; eta, bestetik, enpresa handitu ahal izango duzue zuek, baina behar duzuenean baino ez.